Atena Promakos | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Fidias |
Sorrera-urtea | K.a. 450(e)ko hamarkada |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | brontzea |
Genero artistikoa | estatua kolosala |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Atenasko Akropolia Konstantinopla |
Estatu burujabe | Grezia |
Erakunde autonomo | Decentralized Administration of Attica |
Eskualdea | Atika |
Unitate periferikoa | Atenas Zentrala |
Udalerria | Atenas udalerria |
Koordenatuak | 37°58′N 23°44′E / 37.97°N 23.73°E |
Emanaldia | |
Amaiera-data | 1203 |
Atena Promakos (antzinako grezieraz: Ἀθηνᾶ Πρόμαχος "frontean borrokatzen den Atena") Fidias eskulturagileak Atenasko Akropolian eginiko brontzezko estatua bat izan zen. Promakos hitzak "lehen gudu lerroan borrokatzen duena" esan nahi du. Kalkuluen arabera, 15 metroko garaiera zuen, estatua hau zegoen oinarriaren neurria kontutan hartuta, eta oraindik Erekteion eta Partenoiaren artean kontserbatzen dena. Beste egile batzuen ustez, berriz, 7 metroko garaiera baino ez zuen. Kalkuluen arabera, gutxi gora-behera hiru brontze tona eta 180 langile behar izan ziren estatua hau egiteko.
Estatua hau, atenastarrek pertsiarren aurka lortutako garaipena ospatzeko egin zen, Pausanias geografo greziarrak, estatua honi buruz, Maratongo mediarren harrapakinaren hamarrenekoarekin egin zela esaten baitu, eta estatua honen ezkutuan, beste gauza batzuen artean, zentauro eta lapitarren arteko borroka landu zuena, Parrasio margolariak diseinatua eta Mis zizelkatzaileak egina. Jarraian, honako hau gehitzen du:
"Bere lantzaren (urrezko) punta, eta bere kasketaren gandorra dira
Sunionetik hurbiltzean marinelek ikusten duten lehena".
Fidiasek, beharbada, Atena Lemniaren ondoren eta boli eta urrezko Atena Partenosa baino lehen egin zuen. Estatua, Konstantinoplara eramana eta Konstantinoren foroan kokatua izan zen.
Nizetas Koniatesena, XIII. mendeko historialari bizantziarra, da, estatua honi buruzko xehetasunak ematen dituen aipamen bakarra:
"Arropa oinetaraino erortzen zitzaion. Gerria estutzen zion gerriko bat zeraman. Bere bularrak, Medusaren burua zuen halakret batekin estaltzen zituen. Bere lepoak, jantzi gabea eta luzea, mugagabeko gozamena sortzen zuen ikustean. Bere zainak nabarmenduak zituen eta bere formak biziak eta ondo artikulatuak ziren. Buru gainean, beldurra eragiten zuen zaldi ilezko gandor bat zeraman. Bere ilea atzean lotua zegoen motots batean, kaskotik behera irristatzen ziren kiribilak begien gozagarri ziren bitartean, ilea, ez baitzegoen kaskoak erabat estalia, baizik eta honek bere mototxak pixkat ikustea ahalbidetzen zuela."
1203an suntsitua izan zen. Gaur egun, estatua honen kopia fidagarririk ez da kontserbatzen, bai ordea, txanpon eta ontzietan irudikapenak, nondik, esku batekin ezkutua eusten zuela, eta, bestearekin, beharbada, lantza eusten zuela, hiria erasoren batetik babesteko, edo beharbada hontz bat eusten zuela ebazten den.
Batzuetan, Atena Medicis deritzon estatua, gaur egun Parisko Louvreko Museoan dagoena, Atena Promakosarekin lotzen da.